AEN bat duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak

APNABI Autismo Bizkaia Elkartera bildutako pertsonen 150etik gora senitartekok parte hartu dute Bilbon egin den APNABI GELA jardunaldian, sakonago aztertzeko autismodun pertsonek beren bizitzako etapa desberdinetan dituzten eskubide eta betebeharrak.

Jardunaldian hizpide hartu dira adin nagusitasunera iristean gertatzen diren hainbat egoera: baliabide publikoak erabiltzeko eskubideak, menpekotasunaren balorazioa, gaitasunaren aldaketa legala eta ezintasunaren aitortza. Rafael Armestok, zuzenbide zibilean eta familiako zuzenbidean espezializatutako abokatuak, hizpide hartu zituen Autismoaren Espektroko Nahasteei (AEN) lotutako alderdi legalak. Armestoren arabera, oroz gain, pertsonaren duintasuna dago, eta ez da gauza bera pertsona baten ordezkari izatea edo pertsona hori ordezkatzea. Esan zuen pertsona ezgaituei laguntza eman behar zaiela beren eskubideak erabil ditzaten esparru guztietan, baita ere menpekotasun maila desberdinetatik eratortzen direnetan.

APNABIko presidente Mikel Pulgarínek aurkeztutako jardunaldi horretan baita ere parte hartu zuen Sergio Murillok, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Autonomia Pertsonalaren Sustapeneko zuzendari nagusiak, zeinak hizpide hartu zituen foru administrazioak eskaintzen dituen laguntza-ildoak.

APNABI GELA ekimenaren helburua da prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei buruz. Proiektuak oinarritzat hartzen ditu hizlari gisa parte hartu duten diziplina desberdinetako teknikari eta adituen ezagutzak.

Comments are closed.