Nerabezaroa eta autismoa

Joan den larunbatean, urtarrilaren 23an, AENdun (Autismoaren Espektroko Nahastea) kideen 120 familiak baino gehiagok parte hartu zuten APNABI GELAko lehen jardunaldian, non aztergai izan baitziren horrelako nahasteek nerabezaroan sortzen dituzten egoera psikologikoak eta hezkuntza edo lege arloetakoak.

APNABI GELA ekimenaren helburua da prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei buruz.

Lehen jardunaldian parte-hartzaileek aukera izan zuten sakonago aztertzeko autismoa duten 12-22 urte bitarteko pertsonen premiak. Beren bizitzako sasoi horretan ematen diren aldaketa garrantzitsuen ondorioz sortzen dira premia horiek eta eragina dute, besteak beste, harreman sozialetan, hezkuntza nahiz osasun prozesuetan eta lege egoeretan (ezgaitasuna, menpekotasuna, ezintasuna…). Era berean, hizpide hartu ziren APNABI Autismo Bizkaia Elkarteak helduarorako trantsizioan ematen dituen zerbitzuak arlo sozialean, lan arloan eta laguntza eta kontsulten arloetan.

Jardunaldi horretan hizlari aritu ziren Montserrat Clavero, psikologoa eta APNABI Autismo Bizkaia Elkarteko Arlo Klinikoko koordinatzailea, Isabel Galende, Berritzegune Nagusiko inklusibitate eta hezkuntza premien koordinatzailea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila) eta Rafael Armesto, zuzenbide zibilean eta familiako zuzenbidean espezializatutako abokatua.

Comentarios cerrados.