
Taldeetako batek lehenengo topaketa egin zuen igaden goizean. // APNABI
APNABIren aisialdi birtualeko proiektu berria urriaren 16an hasi zen. Fase pilotu honetan —abendura arte luzatuko da—, 9 talde eratu dira, eta horietan AENdun 60 pertsonek parte hartzen dute, saio birtual gidatuak partekatzeko. Horietan kirol, kultura eta jolas jardueretan parte hartu ahal izango dute, teknologia berrien erabilera arduratsuaren bidez gozatzeko.
Aisialdi birtualeko programa sortu zen espazio berriak sortzeko eta TEA duten pertsonentzako aukera ludikoak eskaintzeko teknologia berrien bidez, gaur egungo bizitzan oso ohikoak baitira. Askotariko programazioa garatu da, parte-hartzaileen interesei eta beharrei erantzuteko.
Bideo-deietara bideratutako zenbait IKTren erabilerarekin lotutako gaitasunetan sakontzeaz gain, autismoa duten pertsonen sozializazioa sustatuko du, berdinen arteko elkarreragina eta kontaktua aktibatuz eta indartuz. Besteak beste, kirol-, aisia-, arte- eta kultura-proposamenak daude.