Apirilak 12, APNABI Eguna: Batzar Orokorra eta bozkatzeko eskubideari buruzko hitzaldia

APNABI Eguna, gure elkartearen topaketa garrantzitsuena, datorren apirilaren 12an egingo da, ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bilbon duen Bizkaia Aretoa eraikinean.

Topaketa horren barruan egingo da APNABI Autismo Bizkaiaren Batzar Orokorra, non, besteak beste, azken urteko jarduera eta emaitzak aztertu eta ekitaldi honetako aurrekontuak aurkeztuko baititugu. Topaketan hitzaldi bat emango da ezgaitasuna duten pertsonek bozkatzeko duten eskubideari buruz.

Aurreko edizioetan bezala, beren seme-alabentzat laguntza-zerbitzua behar duten familiek aukera izango dute zerbitzu hori eskatzeko.

APNABIko familiei laster emango zaie topaketa garrantzitsu honen xehetasunei buruzko informazioa.

Comments are closed.