APNABI Autismo Bizkaia ‘morez jantziko’ da emakumeenganako indarkeriaren aurka

Aurten ere, azaroaren 25ean, APNABI Autismo Bizkaiak bat egingo du Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin. Hala, “APNABI morez janzten da” kanpaina abiatuko du Emakundek bultzatutako puntu lilaren sinboloan oinarrituta, emakumeen aurkako indarkeria salatu eta mundu osoan hori desagerrarazteko eskatzeko.

Elkarteak zentroen eta zerbitzuen ekarpenekin beteko ditu bere sare sozialak, argazkiak, marrazkiak, bideoak eta salaketa hori babesteko beste elementu asko erabiliz. Gainera, APNABIko Berdintasun Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren irakurketa errazeko gidetarako sarbidea erraztu du, elkartearen zentro eta zerbitzuetan emakumeen aurkako indarkeriaren gaia eta horren prebentzioa AENdun pertsona erabiltzaileekin lantzeko.

Comments are closed.