APNABI Autismo Bizkaiak Zahartze aktiboa eta AEN formakuntza eman ditu Espainiako Autismo Federazioan (FESPAU). Javier Gómez García eta Susana Valladolid, Autismoaren Espektroaren Nahasmendua (AEN) duten pertsonen zahartze-taldeko profesionalak, izan ziren saioa online emateko arduradunak.
Prestakuntza horretan, besteak beste, autismoaren eta zahartzearen, desgaitasunaren eta zahartzearen arteko harremana, eskubideen esparrua eta zahartze-prozesuetan AEN duten pertsonei laguntzeko esku hartzeko estrategiei buruzko ebidentzia jorratzen ziren. APNABI elkarteko esperientzia ere kontatu zuten.
Elkartea 2019tik ari da ikasten autismoa duten pertsona helduen zahartze-prozesuak ezagutzeko, eta hori guztia premiei aurrea hartzeko eta horiei erantzuteko. 2021ean tresna bat diseinatu zen, narriadura- eta zahartze-prozesuen balorazioa eta jarraipena objektiboki egiteko aukera ematen duena.
Esteka honetan ikus dezakezue azken eguneratzea.