APNABI, Bai Sarearen eraketan

bai_sareaAPNABI Autismo Bizkaiak Bai Sarea -Emakume eta gizonen berdintasunerako
erakunde kolaboratzaileen sarea- formalki eratzeko ekitaldian parte hartu du. Urkullu Lehendakaria izan da ekitaldi horren buru.

APNABIren aldetik, Mikel Pulgarín presidentea izan da ekitaldian, zeinarekin batera joan baitira elkarteko zuzendari kudeatzaile Natxo Ruiz eta Eremu Klinikoko koordinatzaile Montserrat Clavero.

Eusko Jaurlaritzak Emakunderen ekimenez sortu zuen 1994an Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzaile bereizgarria, helburutzat harturik aitorpena egitea antolakunde barruan emakume eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa hartu duten enpresa eta erakundeei.
Erakunde kolaboratzailea APNABI Autismo Bizkaiak lortu du Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailearen bereizgarria. Bereizgarri hori emateko (Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2018ko urtarrilaren 2an) kontuan izan da APNABIk konpromisoa hartu duela eta hainbat ekintza sustatu dituela berdintasun politika bat garatzeko antolakundearen barruan.

Emakunderen ebazpenak dioenez, Erakunde Kolaboratzailearen aitortza arautzen duen dekretuak helburutzat du baldintzak sustatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzeko eta hori eragozten duten oztopoak desagerrarazteko. Era berean, figura horren bidez ekintza gehiago antolatu nahi dira esparru sozio-laboralean aukera eta tratu berdintasuna ahalbidetzeko.

APNABIren Berdintasun Batzordeak askotariko ekintzak bultzatzen ditu, besteak beste, helburutzat dutenak sentsibilizazioa indartzea, antolakundean lengoaia inklusiboaren erabilera sustatzea eta aktiboki parte hartzea emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko ekimenetan.

Comments are closed.