Metro Bilbao bisitatzen

metro_bilbaoGaramendiko Eguneko Arreta Zentroan erabaki zuten irtenaldi entretenigarri eta
hezigarri bat prestatzea Eguneko Arreta Zentroko neska-mutilentzat. Hala, pentsatu zuten Metro Bilbaoko instalazioak bisitatzea, interesgarria delako hobeto ezagutzea hainbeste lagunek egunero erabiltzen duten eta, aldi berean, hain gutxi ezagutzen dugun garraio-zerbitzu hori.

Erabiltzaileak EAZko begiraleekin batera joan ziren otsailaren 14an (asteazkena) Alde Zaharreko (San NIkolas plaza, 3) bulegoetara, non bideo interesgarri bat ikusi zuten metroaren eginkizunei eta historiari buruz. Gauza bitxiak ikasi zituzten, hala nola, Metro Bilbao 1995eko azaroan inauguratu zela eta Espainia osoko laugarren metro-sarea izan zela.

Gero, Aginte Postu Zentralizatura (APZ) sartu ziren. Aginte Postu horretan bideo-zaintzako gunea dago, kamerez beteriko gune bat da, eta bertatik zuzentzen da trenen zirkulazioa eta zaintzen dira instalazio guztiak. Hantxe ikasi zuten interfonoen bidez metro geltoki guztiak elkarrekin konektatuta daudela etengabe eta Aginte Postu Zentralizatutik bermatzen dutela Metro Bilbaoko bidaiariek ez dutela inolako arazorik ibilbidean zehar.

Bisitaldiarekin jarraitzeko, hainbat geltoki bisitatu zituzten gida baten laguntzaz.

Azkenean, gidariaren kabinara sartu eta handik bidaiatu zuten geltokiz geltoki. Horixe izan zen neska-mutilei gehien gustatu zitzaiena, trenaren leku bereziena ezagutu zutelako gidaria lanean ikusi bitartean.

Jarduera oso dibertigarria eta interesgarria, eta baita ere oso hezigarria erabiltzaile guztientzat.

Comments are closed.