APNABI Eguna 2024 maiatzaren 18an, larunbata, izango da

APNABI Autismo Bizkaiak APNABI Eguna ospatuko du datorren 2024ko maiatzaren 18an, larunbata. Urteko elkartze-topaketa nagusia da, eta, besteak beste, elkarteko kide diren familien ohiko batzar orokorra hartzen du barnean.

Hitzordua APNABI Aretoan izango da, Iralabarriko eguneko arreta zentroan (Bilboko San Luis Beltran parrokiaren azpian). Indarrean dagoen araudia betez, Ohiko Batzar Orokorra 10:30ean egingo da lehenengo deialdian, eta 11:00etan bigarren deialdian, hurrengo gai-zerrendaren arabera.

Batzarraren gai-zerrenda 

  1. Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
  2. 2023ko ekitaldiko memoria, emaitza-kontua eta emaitzen balantzea aurkeztea eta onestea
  3. 2024ko aurrekontuaren aurkezpena.
  4. Galde-eskeak.

Hitzaldia

Jarraian, gure talde profesionalak aurkezpen-txanda interesgarri bat eskainiko du. Horrekin, elkartean ditugun hainbat proiektu nabarmenen berri emango du, besteak beste, irisgarritasun kognitiboko ErrazTEA taldea, helduarorako Kabi espazio berria edo adinarekin lotutako prozesuak babestera bideratutako Aprolabi.

Parte hartzea

Batzarrean eta hitzaldian parte hartu nahi duten familiak aldez aurretik eman beharko dute izena, hemen dagoen formularioaren bidez, familia@apnabi.org helbidera idatziz edo 94 475 57 04 telefonora deituz. Espazio horietan, halaber, ekitaldian zehar seme-alabentzako laguntzarik beharko den ere jakinarazi ahal izango da.

Halaber, nahi duenak lehendakariaren edo beste bazkide baten esku utz dezan ordezkaritza, formulario bat jarri da esteka honetan.

Comments are closed.