Maltatik, Italiatik, Errumaniatik eta Finlandiatik etorritako Hirugarren Sektoreko profesionalek APNABI bisitatu dute

Apirilaren 26an, ostirala, APNABI Autismo Bizkaiak San Viator Zentroko profesionalen eta Errumania, Malta, Italia eta Finlandiatik etorritako hirugarren sektoreko hamar profesionalen bisita jaso zuen. Topaketa COVE GIVE (Governance for Inclusive Vocational Excellence) proiektuaren barruan egin zen, inklusioaren bikaintasunerako.

Astebetez, gazte kalteberentzat nazioarteko mugikortasun-proiektu bat garatzeko ezagutzak eskuratu ahal izan dituzte.

Hitzordu honetan APNABIren jarduera ezagutzeko aukera izan zuten, baita elkarteak arlo horretan egin berri dituen esperientziak partekatzeko ere. Etorkizunerako lankidetza batzuk ere zehaztu ziren.

Comments are closed.