2021eko udako aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabaldu du APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiak 2021eko udako hilabeteetarako aisialdirako eskaintza aurkeztu du. Bigarren urtez jarraian, gaua barne hartzen duten oporretako txandak eskaintzeaz gain, txangoez eta planez beteriko asteak ere eskaintzen ditu – gaua igaro gabekoak. Bi programak bateragarriak dira eta 7 urtetik gorako eta 4 urtetik gorakoentzat dira, hurrenez hurren.

Oporretako txandek 6 gau eta 7 egun hartzen dituzte, hurbileko hainbat lekutan, hala nola Lekeition (Bizkaia), Leioan (Bizkaia), Zarautzen (Gipuzkoa), Hondarribian (Gipuzkoa) eta Arrigorriagan (Bizkaia). Hainbat txanda daude. Planen asteetan Bizkaiko kostaldeko ibilbideak, mendi-ibiliak eta hondartzak egunak, kulturari lotutako bisita gidatuak eta jarduera ludikoak izango dira, besteak beste.

Programazio horrek aldaketak izan ditzake COVID-19aren pandemiaren ondorioz. APNABIren aisialdi ekintzetan prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen da beti, eta horrek planifikatutako jardueren ezaugarri batzuk baldintzatu ditzake. Nolanahi ere, taldeak lanean jarraitzen du aisialdiko proposamen seguruak eta kalitatezkoak programatu eta eskaintzeko.

Nola eman dezaket izena?

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 2an bukatuko da. Bazkide diren familiek postaz jasoko dute eskabidea formalizatzeko bete eta entregatu behar den orria. Hori hemen ere eskuragarri dago deskargatzeko. Dena dela, izen ematea zuzenean hurrengo galdetegia beteta ere egin daiteke:

APNABIko aisialdia

APNABIk antolatutako aisialdi jardueren helburua da parte hartzen duten pertsonek aisialdi aberasgarria izatea, ohikoak ez diren giroetan. Berdinkideekin gizarte harremanak garatzen lagundu nahi da, baita komunitatean sartzen ere, toki eta jarduera bakoitzean ingurune hurbileneko baliabideak erabiliz.

Comments are closed.