APNABIk Boluntarioen Euskal Estrategiaren garapenean parte hartu du

APNABI Autismo Bizkaiak 2022-2024 urteetarako Boluntariotzaren Euskal Estrategia garatzen parte hartu du. Martxoaren 30ean, asteartean, elkarteak parte hartu zuen kontraste saioan. Bertara gizarte zerbitzuen, administrazio publikoaren eta esparru akademikoaren eta ikerketaren arloan erreferentzia diren entitateak gonbidatu zituzten. Plan berri honetan landuko diren estrategia eta ekintzei buruzko ideiak, iritziak eta ekarpenak partekatzeko aukera izan zen han.

馃摳 Hemen ikus dezakezu argazki-bilduma.

Comments are closed.