APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat antolatu du urriaren 5erako

Datorren urriaren 5ean, larunbatean, APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat egingo du AENdun pertsonen familientzat. DYAko profesionalek emango dute tailerra eta hainbat prozedura eta gaitasun azalduko dituzte, bat-batean gertatzen diren eta berehalako erantzuna behar duten egoeretan (eztarriko buxadurak, krisi epileptikoak, zorabioak, erredurak, intoxikazioak edo, besteak beste, ebakiak)  sor daitezkeen arrisku fisikoei aurre egiteko. 0} Bi ordu inguruko tailer horretan erreanimazio-maniobrak egiten ikasteko ariketa praktikoak ere egingo dira.

Prestakuntza ekintza hori APNABI Autismo Bizkaia elkartearen egoitzan izango da (Sabino Arana kalea, 69, Bilbo).

Tailerra praktikoa da batez ere, horregatik gehienez 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute saio bakoitzean.

Jardunaldia urriaren 26an errepikatuko da. Datozen hilabeteetan APNABIk tailer gehiago antolatuko ditu leku kopurua dela-eta bi jardunaldi hauetan parte hartu ezin duten familientzat.

Izen-emateak 94 475 57 04 telefonoan (09:00etatik 17:00etara bitartean) edo APNABIren web orrian (www.apnabi.eus/primerosauxilios19) egin daitezke.

Comments are closed.