APNABIk 2018ko Bilboko lehen Enpresen Lasterketan parte hartuko du

  • Noemi, Kepa, Blanca eta Raquelek osatutako taldeak parte hartuko du lasterketa horretan, datorren irailaren 30ean (larunbatean)

APNABI Autismo Bizkaiak Bilboko Enpresen Lasterketaren lehen edizioan parte hartuko du aurten. Kirol proba hori irailaren 30ean izango da, El Correo eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) antolatuta.

Hauek dira APNABIko talde mistoko kideak: Noemi, Kepa eta Blanca, Aldamiz Ikastetxekoak, eta Raquel, Kontsulta Eremukoa. Gainerako parte-hartzaileek bezalaxe, APNABIko taldeak ere lasterketako zortzi kilometroak egin beharko ditu itsasadarraren inguruan. Goizeko 11:00etan Itsas Museoaren ondoko zelaigunetik irten ostean, taldeak Euskalduna Jauregitik igaroko dira Deustun barrena sartzeko eta Itsasadarretik aurrera joango dira Udaletxeko zubiraino. Azkenik, Abandoibarrara inguratuko dira, han egongo baita helmuga.

Probaren araudiak dioen bezala, talde bateko kideak elkarrekin irten eta elkarrekin egingo dute lasterketa osoa, elkarrekin sartzeko helmugan. Gehienez 8 segundoko aldea egon daiteke taldeko lehenengo taldekidearen eta laugarrenaren artean.

Proba bereziki pentsatuta dago arineketan egitea atsegin dutenek aukera izan dezaten kirolaz gozatzeko bere enpresako lankideekin batera, taldeko giro atsegin batean. Gainera, Enpresen Lasterketan parte hartzea aukera paregabea da APNABIrentzat, autismoari ikusgarritasuna emateko gizartean, eta horrela, AENdun pertsonen gizarteratzea sustatzeko, komunitateko gainerako guztien baldintza berdinetan.

APNABItik eskerrik asko Noemi, Kepa, Blanca eta Raqueli lasterketan parte hartzeagatik, eta jaso itzazue antolakunde osoaren animoak.

[kkstarratings]

Comments are closed.