Martxan da APNABIren egoitza berria

  • Instalazioak Bilboko Sabino Arana etorbideko 69. zenbakian daude, kale-mailan, 790 metro koadroko azalera dute, eta bertara biltzen dira San Inazio auzoan ematen ziren zerbitzu guztiak.
  • Instalazioetan bada autismodun pertsonentzako zentro okupazional bat ere.

Martxan da APNABI Autismo Bizkaia elkartearen egoitza sozial berria. Instalazioak Bilboko Sabino Arana etorbideko 69. zenbakian daude, eta espazio bakarrean biltzen dituzte lehen San Inazio auzoko hainbat lokaletan ematen ziren zerbitzu guztiak: familientzako laguntza, kontsultak, arreta goiztiarra, aisialdia eta denbora librea, eta administrazio saila. APNABIren egoitza berriak badu zentro okupazional bat ere.

nueva sede APNABIInstalazio berriek 790 metro koadroko azalera dute eta kale-mailan daude; hala, autismodun pertsonek eta beren familiek erantzun pertsonalizatu eta eraginkorra jasoko dute, zentro batetik bestera ibili beharrik gabe.

APNABI Autismo Bizkaiaren sorreraren 40. urteurrena ospatzen ari garen honetan, instalazio berriak jarri ditugu martxan, handiagoak eta hobeto ekipatuak, eta hori jauzi kualitatiboa da gure elkartearen proiektua garatzeko. 1.100 familia biltzen dituen elkarte honek antolakunde sendo, parte-hartzaile eta solidarioa utzi nahi die belaunaldi berriei. Instalazio berriak hobekuntza handia dira APNABIren zerbitzuentzat, zeintzuek xedetzat baitute egunez egun sortzen diren premiei erantzutea eta autismoaren esparruko profil berriei arreta ematea.

[kkstarratings]

Comments are closed.