APNABI Autismo Bizkaiak ekainean hasiko du autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsona helduen bizimodu independentea errazteko hitzaldi-ziklo bat. Emantzipazio prozesu bat hastea baloratzen ari diren edo horretan murgilduta dauden 18 urtetik gorako pertsonentzat dira bereziki hitzorduak.
Hilean behin hitzaldi bat emango da. Bilboko Iralabarriko eguneko arreta-zentroko (EAZ) ekitaldi-aretoan izango dira, eta ospakizunean COVID-19ari dagozkion eta indarrean dauden prebentzio-neurri guztiak errespetatuko dira. Horregatik, parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da formulario honen bidez.
Programa
Lehenengo bi tailerrek bizitza osasungarria sustatzea dute helburu. Ekainaren 3an, ostegunean, elikadura landuko da, eta Atlaxis fisioterapia zentroko Beatriz Amusateguik hartuko du parte. Bigarrena, uztailaren 8an, jarduera fisikoa izango da, eta GaituzSporten taldeak emango du. Programa irailean hasiko da berriro.
Interesa baduzu, eman izena esteka honetan klik eginez eta inprimakia betez. Lehenengo bi hitzaldietarako izena emateko epea maiatzaren 24an bukatuko da.