APNABIk aurrera egin du AENdun pertsonen zahartze-prozesuaren azterketan

APNABI Autismo Bizkaiak udazkenean amaitu du tresna tekniko baten diseinua, elkartearen erabiltzaile diren autismo-espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonen zahartze-prozesua baloratzeko eta jarraipena egiteko. Aurrerapauso garrantzitsua da hori, talde profesionalari aukera emango dio beharrei aurrea hartzeko. Eta, horrela, programak eta zerbitzuak egokitu ahal izango dituzte erabiltzaileei eta haien familiei erantzun hobea emateko.

Barne-erabilerako tresna hori 2021aren amaieran hasiko da aplikatzen, eta hainbat adierazle dituen galdetegi batean egituratzen da. Baliozkotzeko, taldeak inkesta hori APNABIren erabiltzaile diren 92 pertsonari pasatu die. Eta esperientzia horretatik abiatuta, azterlan sinple bat editatu da informazio garrantzitsuarekin, orain esteka honetan klik eginez kontsulta daitekeena.

Nabarmentzekoa da lan hau APNABIk 2019an egindako azterlanetik sortu dela. Bertan diagnostiko bat egin zen eta hainbat jarduera-ildo sortu ziren. Horien artean, narriadura- eta zahartze-prozesuen balorazio eta jarraipena modu objektiboan egin ahal izateko adierazleen tresna horretaz hornitzeko beharra nabarmendu zuen.

馃摑 Esteka honetan klik eginda kontsulta dezakezu “Zahartzea eta Autismoaren Espektroko Nahasmenak: laguntza ematen dieten profesional eta familiartekoek hautemandako beharren diagnostikoa” izeneko azterlana, 2019.

Comments are closed.