Apnabik bat egin du Bizkaia Talent erronkarekin

bizkaia talentIrabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bat da, misio argi bat duena: Bilbon, Bizkaian eta oro har Euskadin, berrikuntza eta ezagutzaren prozesura ongi prestatutako pertsonak erakartzeko, lotzeko eta atxikitzeko beharrezko baldintzen ezarpena bultzatu eta sustatzea.

Apnabiren erronka izango da komunikazio-, harreman- eta partaidetza-estrategia bat ezartzea AENa duten pertsonen eta beren familien eta erakundearen artean.

Talentudun gaztez osatutako lantalde baten laguntza izango du horretarako: María, Jone, Leire, Aitor, Andrea eta Eugenia. Ander Izquierdok orientatzaile-lana egingo du.

Apnabik programa honen hirugarren edizioan parte hartuko du ITP Aero, Tecuni, Faes Farma eta Altube Ikastolarekin batera.

Comments are closed.