Turismo IMSERSO-Plena inclusión España erakundeen jarduerak

APNABI Autismo Bizkaiak opor aste bat antolatu du Lloret de Maren (Girona), datorren apirilaren 23tik 29tara, Plena Inclusión-IMSERSO programaren barruan. 15 plaza daude ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta sei begiraleentzat. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da.

Bidaia horretara joan daitezke adimen ezgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonak, baldin eta %33ko ezgaitasun gradua edo handiagoa badute. Ekimenean parte hartu nahi duenak  ezin izan du joan IMSERSOk finantzatutako beste ezein bidaiatara 2018ko ekainaren 15az geroztik.

Bidaiarako 180,08 euroko kuota ordaindu behar da, eta kopuru horrek bere baitan hartzen ditu garraioa, mantenua, ostatua, asegurua eta koordinazio-zerbitzua. Badaude familia ugariagatiko deskontuak, eta baita ere pentsio ez-kontributiboaren adinako edo gutxiagoko diru-sarrerak dituzten Bizikidetzako Unitate Ekonomiko batean bizitzeagatiko deskontuak.

Royal Beach Lloret Hotelean hartuko dugu ostatu, Avinguda Amèrica  kaleko 15. zenbakian, Lloret de Maren. (Weba: www.htophotels.com/es/ Tel: 972 36 58 60).

Balorazio irizpideak

Plaza kopurua mugatua denez, IMSERSOk eta Plena Inclusión-ek balorazio irizpideak ezarri dituzte, baremo honen arabera:

  • Ezgaitasun egoera handiagoa (eta ezgaitasunarekin lotuta patologiak): %20
  • Maila sozioekonomikoa: %15
  • Familia ugaria: %10
  • Aurreko deialdietan parte hartu ez izana: %30
  • Familiaren atseden beharra: %10
  • Beste batzuk: %15

Puntu-berdinketa gertatuz gero, taldearekiko bateragarritasunaren irizpidean puntu gehien lortu dituena gailenduko da.

Entregatu beharreko dokumentazioa

Eskaerak APNABI Autismo Bizkaia elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira: Sabino Arana, 69 – 48012 Bilbo. Telf.: 944 471 417.

Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera fitxa indibiduala, behar bezala beteta eta parte hartuko duen pertsonak sinatuta (ezin badu, bere gurasoek edo tutoreek sinatu beharko dute).

Ondoren, eta eskaera onartuz gero, dokumentazio gehigarri hau aurkeztu beharko da, IMSERSOk hala eskatuta:

  • Nortasun agiriaren fotokopia (eta hala badagokio, lege ordezkariarena).
  • Ezgaitasun ziurtagiriaren fotokopia.

Garrantzitsua

  • Pertsona batek IMSERSOk finantzatutako bidaia bakar batean parte har dezake (2018ko ekainaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra), edozein dela ere bidaiaren erakunde antolatzailea eta programa (termak eta oporrak).
  • Ez dira plazen esleipen-prozesuan sartuko osatu gabeko fitxak dituzten eskaerak, eskatutako agiri guztiak aurkeztu ez dituztenak edo epez kanpo entregatutakoak.
  • Eskaera-fitxa sinatzen duten pertsonen erantzukizuna da bertan jasotako datuak egiazkoak izatea.

IMSERSO-Plena Inclusión opor-programaren helburu nagusia da ahalik eta inklusio pertsonal eta sozial handiena lortzea, jarduerak eginez, eta horretarako aisialdi eta kultur ondasunen erabilera erraztuz. Asmoa da baita ere atsedena ematea ezgaitasuna duten pertsonen kargu hartzen duten familiei.

 

Comments are closed.