
Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean, APNABIk José Luis de Ugarte bela eskolaren eskaintza parte hartzeko aukera eskaintzen die bere bazkideei. Interesa duten pertsonek itsas bataioen edo nabigazio ikastaroen bidezko hurbilketaz goza dezakete.
Esperientzia hauek maiatzaren 31n hasi eta irailera arte luzatuko dira, ostiralero 17:00etatik 19:00etara Abrako Itsas Klubean (Zugazarte Etorbidea 11). Saio bakoitzak 6 edo 8 pertsona izango ditu gehienez, eta 10 euroko kostua izango du.
Parte hartzea
Informazio gehiago lortzeko edo proposamen hauetako batean izena emateko, interesa duten pertsonek APNABIko aisialdi eta denbora libreko taldearekin harremanetan jarri beharko dute, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:00etara. APNABIk interesdunen datuak emango dizkio eskolari, eskabidea eta jarduerarekin zerikusia duten gainerako gaiak kudea ditzan.