APNABIk helduaroari buruzko informazio-saio berri bat eskainiko du

APNABI Autismo Bizkaiak helduaroari buruzko informazio-saio berri bat eskaini zuen, helduarora igarotzeko adinean dauden Autismoaren Espektroaren Nahasmendua (AEN) duten pertsonei eta haien familiei zuzenduta. Guztira, 53 pertsonak parte hartu zuten.

Une horrek izan dezakeen konplexutasuna kontuan hartu nahian, elkarteko talde profesionalak alderdi juridiko eta sozialei buruzko orientazioa eskaini zuen, elkarteak dituen programei buruzko informazioa partekatzeaz gain.

Hitzordua maiatzaren 30ean izan zen, osteguna, 17:30etatik 19:00etara Iralabarri Zentroan (San Luis Beltran parrokiaren azpian, Torreurizar Taldea 18-20, Bilbo). Streaming bidez ere parte hartzeko aukera zegoen.


Comments are closed.