APNABIk Bilboko enpresa-karreran parte hartzen du

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiako profesionalek parte hartu zuten Bilboko Enpresen Lasterketaren seigarren edizioan. Hitzordua ekainaren 2an izan zen, igandea, eta 1.876 kirolari bildu zituen, 186 enpresatako 469 taldetan banatuta. Guztira, 7,7 kilometroko ibilbidea egin zuten itsasadarraren bi aldeetan.

Irteera Evaristo Txurruka kaian izan zen, 11:00etan, eta zirkuituak Abandoibarratik eta Uribitarte pasealekutik jarraitu zuen lehen zatian. Udaletxearen zubian, Campo Volantinen, Unibertsitateen etorbidean, Botika Zaharraren Erriberan, Euskalduna zubian eta, azkenik, abiapuntura itzuli zen, Itsas Museora.

Proba honen helburua da running-a gustuko duten pertsonek kirol honetaz gozatzea beren enpresa-erakundeko kideekin batera, giro lasaian eta talde-giroan. APNABIrentzat, gainera, Enpresa Lasterketan parte hartzea aukera bat da autismoa gizartean ikusarazteko eta, horrela, TEA duten pertsonen inklusioa sustatzeko, komunitateko gainerako pertsonen baldintza berberetan.

馃摳Argazki-albuma kontsulta daiteke esteka honi jarraituz

Comments are closed.