Dagoeneko ofiziala da Bizkaiko garraio publikoan ordaintzetik salbuestea % 45eko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala eta mendekotasun aitortua duten pertsonen laguntzaileak

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) joan den maiatzaren 31n argitaratu zen «Barik txartela eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren garraio-titulu komunak arautzen dituen ordenantza» aldatzeko behin betiko onarpena. Testu honek % 45eko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala duten pertsonen laguntzaileentzako ordainketa-salbuespena ofizialtzen du, 2024ko martxoan onartutako neurria.

Araudiak argitzen du ez dutela garraio-titulua ordaindu beharko % 45eko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileek, pertsona horiek eskatzen badute.

Nola egin izapidea

Ordaintzetik salbuespena eskatzeko, Bizkaiko garraio publikoaren bezeroarentzako arreta-bulegoekin jarri beharko da harremanetan. Izapidea egin ahal izateko, titularrak eta laguntzaileak joan beharko dute. Helbideak eta kontaktuak kontsultatzeko, jo Bizkaiko Garraio Partzuergoaren webgunera.

Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin koordinatuta, sistema hori aktibatzeko lanean ari da, aldaketak ahalik eta informazio eguneratuenarekin egiteko.

Comments are closed.