APNABIk bizimodu independenterako entrenamendu-programaren 6. edizioa hasi du

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak “Bizimodu independenterako entrenamendua” izeneko proiektua jarri du abian, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsona helduentzat. Ekimen horri esker emantzipazio-prozesuak hasi aurretik gaitasunak gara ditzakete. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Programan parte hartzen dutenek astean behin egiten dute entrenamendua, hiru hilabetez, eta eguneroko bizitzan moldatzeko behar diren tresnak eta gaitasunak lortzen dituzte.

Gaur egun 15 pertsonek hartzen dute parte proiektu honetan, hiru taldetan banatuta. Talde bakoitza APNABIren Bilboko zentro batean dago: San Ignazioko eguneko arreta-zentroa (EAZ), Iralabarriko EAZ eta Sabino Arana etorbideko bulego nagusiak. Entrenamendu honetan, “Yo, en mi casa” irakurketa errazeko gida erabiltzen da, elkarteak berak argitaratua 2017 eta hemen deskargatzeko eskuragarri dagoena. Elikaduran, higienean, ordenan eta garbitasunean, dirua erabiltzean edo etxeko segurtasunean dauden ohitura osasungarriei buruzko aholku praktikoak biltzen ditu dokumentuak. APNABIren “Bizimodu independenterako entrenamendua” programa 6 urtez egin da, eta, denbora horretan, material espezifikoak ere diseinatu eta ekoitzi dira, unean uneko parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokituta.

🎞 Hemen dago eskuragarri APNABIk martxoaren 4an antolatutako “Nire independentziaren bila” jardunaldiaren bideoa, osorik.

Comments are closed.