APNABIk deseskaladan lanean dago, zerbitzuei berriro segurtasun osoz heldu ahal izateko

APNABI Autismo Bizkaia instituzioekin lanean ari da bere zerbitzu guztiak berrabiarazteko aukera emango duen deseskalada definitzeko. Berraktibazio hori mailakatua izango da, Estatuko Gobernuak emandako normaltasun berrirako trantsizio-planarekin batera joango baita, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jarraibideek gidatuko baitute une oro.

APNABIren egungo lehentasuna osasun-segurtasuna da, bai profesionalentzat, bai AEN duten neska-mutilentzat eta familientzat. Hori dela eta, zerbitzuak berrabiarazteko lan horrek programa eta jarduera batzuk egokitzea ere eskatzen du, eta profesionalak aspalditik ari dira horretan lanean.

Maiatzaren 11n, astelehena, APNABIk arreta goiztiarrari eta zerbitzu klinikoari berriro heldu ahal izan die, Lurralde Historikoa Estatuko Gobernuak emandako trantsiziorako plan horren 1. fasean sartu delako. Hurrengo asteetan gainerako zerbitzuen txanda izango da, Bizkaiko eta Euskadiko osasun-krisiak hobera egin ahala. Bitartean, konfinatu ondoren egiaztatu ez den hitzordura ez joateko eskaera luzatu du elkarteak.

Informazioa

APNABIren programen erabiltzaile guztiek informazio zehatza jasoko dute programak berriro aktibatu ahal direnean. Garrantzitsua da nabarmentzea oraindik ezin dela berrirekitze-datarik ezarri osasun-alertaren ziurgabetasunagatik. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, beste behin ere, elkartekide guztiei, pertsona guztientzat hain konplexuak diren une hauetan izaten ari diren pazientzia eta ulermenagatik.

Nolanahi ere, Familientzako Laguntza arloa pertsona guztien eskura dago sortzen diren zalantzak argitzeko. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, deitu 94 475 57 04 telefonora, 8:30etik 14:00etara, edo idatzi familia@apnabi.org helbidera.

Comments are closed.