APNABIk ere Gabonak gozatu ditu!

Gorostiza etxeko mutilak Bilbora joan ziren argiztapenaz gozatzeko. // APNABI

Gabon hauetan ere APNABI Autismo Bizkaiak bere jarduerarekin jarraitu du. Elkarteko etxebizitzetako eta Familientzako Laguntza arloko programak aurreikusitakoaren arabera garatu dira, bai eta APNABI Laneko enpleguari laguntzeko programak ere. Abenduaren azken asteetan eta urtarrilaren lehenetan hainbat kontratazio lagundu dituzte eta.

Hori guztia, gainera, azken hilabeteetan bezala egin da, indarrean dauden arauak errespetatuz eta COVID-19 kutsatzeko arriskua minimizatzeko segurtasun-gomendioei jarraituz.

APNABIko etxeetako neska-mutilek aisialdiko jarduera eta proposamen ugariz gozatu ahal izan dute oporraldian, beren gustuak eta zaletasunak kontuan hartuta diseinatutako programazioari esker. Besteak beste, Bilboko erdigunera joan dira Gabonetako dekorazioaz, argiztapenaz eta jai-giroaz gozatzeko.

Udakelu irekietan mozorro eta giro ezinhobearekin agurtu zuten urtea. // APNABI

Familiei Laguntzeko arloak, berriz, kolonia ireki batzuk eskaini zituen. Bertan ez ziren falta izan zinema- eta sukaldaritza-tailerrak, eskulan-saioak, urtebetetze-festak, ibilaldiak eta karaokea, besteak beste. Gainera, hilaren 30ean mahatsak hartu eta urte amaierako afari berezi bat egin zuten.

Comments are closed.