Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzetan aldi baterako egonaldien programa, ezgaitasuna duten pertsonentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak, aurten ere, bere egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko programa eskaintzen du, ezgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituztenen atsedenerako edo larrialdiei erantzuteko. 18 eta 64 urte bitarteko pertsonentzat da.

APNABI Autismo Bizkaiaren Familiei Laguntzeko Zerbitzuak laguntza eskaintzen die eskaerak tramitatzeko horretan interesa duten familiei, eta horri buruzko informazio guztia ematen du. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, 944 75 57 04 telefonora deitu beharko da edogizarte@apnabi.eus helbidera idatzi.

ℹ Hemen deskarga daiteke programari buruzko informazio-liburuxka.

ℹ Bizkaiko Foru Aldundiaren web orria kontsulta daiteke hemen.

Eskaerak egiteko epeak

Nabarmentzekoa da lau aldi daudela horrelako eskaerak tramitatzeko, egonaldia hartzeko aurreikusitako unearen arabera. Hauek dira:

• Urtarrilean eskatu beharko dira apirileko, maiatzeko eta ekaineko egonaldiak.

• Apirilean eskatu beharko dira uztaileko, abuztuko eta iraileko egonaldiak.

• Uztailean eskatu beharko dira urriko, azaroko eta abenduko egonaldiak.

• Urrian eskatu beharko dira urtarrileko, otsaileko eta martxoko egonaldiak.

Larrialdiko egoerei erantzuteko egonaldiek ez dute aldez aurretik eskatu beharrik, baina baldintza jakin batzuk bete behar dituzte.

Comments are closed.