APNABIk finantza-prestakuntza eskainiko die AENdun pertsonei

// Argazkia: la Caixa.

‘la Caixa’-ko Boluntarioen programarekin lankidetzan, APNABI Lanek prestakuntza finantzarioa eskainiko die bere zentro okupazionaleko AENdun pertsonei, eremu horretako oinarrizko ezagutza sustatzeko.

Bederatzi laguneko bi talde sortu dira prestakuntza ekimen honetarako. Talde bakoitzak bi saio izanen ditu, urriaren 20an eta 22an eta hilabete bereko 27 eta 29an, hurrenez hurren, guztiak 10:00etatik 11:30era. Prestakuntza ‘la Caixa’-ko boluntarioek emango dute.

Tailerren helburua da parte-hartzaileek diruaren balioari, kudeaketari eta aurrezkiari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, baita banku-izapideekin edo erosketa seguruekin lotutako alderdiak lantzea ere. Horrekin, APNABI Lanek autonomia handiagoa eman nahi die pertsonei.

Comments are closed.