APNABIk sentsibilizazio-saio bat eskaini die Osakidetzako Basauriko eta Galdakaoko osasun mentaleko zentroetako profesionalei

Apirilaren 19an, ostirala, Raquel Sedano, APNABI Autismo Bizkaiko arlo klinikoko zuzendaria, eta Iban Huarte, elkarteko arlo soziolaboraleko zuzendaria, Basauriko eta Galdakaoko osasun mentaleko zentroetako Osakidetzako profesionalekin bildu ziren, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jardunaldi bat egiteko.

Hala, psikiatriako, psikologia klinikoko, gizarte-laneko eta erizaintzako profesionalen aurrean, autismoaren espektroko nahasmenduaren (AEN) diagnostikoa duten helduek elkartetik eskaintzen dituzten laguntzak azaldu zituzten.

Gainera, AEN duten pertsonen premien eta aurre egin beharreko erronken inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatzeko aukera egon zen, batez ere helduaroan. Administrazioak ematen duen erantzuna eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteak pertsona bakoitzari laguntzen diharduten profesionalekin lankidetzan aritzeko konpromisoa bateratu zuten.

Comments are closed.