APNABIren 6. argazki lehiaketa zabalik 2024ko urriaren 6ra arte

APNABI Autismo Bizkaiak uda hastearekin batera antolatzen du aurten ere bere argazki-lehiaketa. Edizio hau lehiaketaren 6.a izango da, eta berrikuntza garrantzitsu batekin dator: argazki-errezeten lehiaketa izango da, elkarteko profesional batek Ideien Bankuaren bidez proposatutako ideiatik abiatuta. Gaia «Elikatu ongizatea: nire errezetarik gogokoena» izango da, eta Garapen Jasangarriaren 3. Helburuari (GJH) erantzungo dio, zeinak bizitza osasuntsua bermatu eta adin guztietako pertsona guztien ongizatea sustatu nahi duen.

Beti bezala, lehiaketaren helburua sormena piztea eta erakundea osatzen duten pertsonen parte-hartzea bultzatzea da, izan AEN duten pertsonak, familia bazkideak, profesionalak edo parte hartu nahi duten zentroak, adina edozein dela ere.

Pertsona bakoitzak, gehienez, horizontalean ateratako 3 argazki eta labur idatzitako bere errezeta aurkeztu ahal izango ditu. Aukeratutako 12 lanak datorren urteko APNABI egutegiaren protagonistak izango dira eta, horien promozioaz eta zabalkundeaz gain, egileek APNABI Lan tailer grafikoan aukeratutako produktuetarako bonu bat jasoko dute sari gisa.

Nola parte hartu

Parte-hartzea doakoa da. Lanak formatu digitalean bidali ahal izango dira, 2023ko urriaren 6ra arte, komunikazioa@apnabi.org helbidera, gaian “2024 lehiaketa” adieraziz, eta egilearen izen-abizenak eta argazkiaren izenburua e-mailaren gorputzean. Parte hartzeko oinarriak hemen deskargatu daitezke:

Deskargatu hemen 2024ko parte-hartze oinarriak


Comments are closed.