Familiak lehen aldiz bildu dira Batzar Nagusian, konfinamenduaren ondoren

Joan den larunbatean, irailaren 26an, APNABI Autismo Bizkaiak bazkideen batzar orokorraren beste edizio bat egin zuen, urtero egiten den elkarretaratze nagusia. Oraingoan hitzordua berezia izan zen, COVID-19 delakoaren osasun-krisiak eragindako geldialdiaren ondorengo lehen topaketa presentziala izan baitzen.

Hitzordua EHUko Bizkaia Aretoan izan zen, Bilbon. Memoria, emaitzen kontua eta 2019ko ekitaldiko balantzea aurkeztu eta onartzeaz gain, 2020. urteko aurrekontua ere aurkeztu zen. Galde-eskeen txandan, parte-hartzaileek beren proposamenak, galderak, iradokizunak eta abar helarazi ahal izan zituzten. Familien parte-hartzeari esker, elkarrizketa interesgarri eta beroa sortu zen, zenbait hilabetez aurrez aurreko topaketarik gabe egon ondoren.

馃幀 Laburpen-bideoa ikus dezakezu hemen.

Erakunde eskudunek kutsadurak murrizteko ezarritako prebentzio-neurriei jarraituz egin zen topaketa: sartzeko unean tenperatura hartzea, segurtasun-distantzia, eskuen higienea eta NBEak eskaintzea hala eskatzen zuten pertsonentzat.

Comments are closed.