APNABIren hitzaldia Enkarterrin: maiatzaren 11n, 18:00etatik aurrera Zallako kultura aretoan

APNABI Autismo Bizkaiak lankidetza-lerro berri bati ekin dio Zallako Udalarekin, eta, horri dagokionez, hitzaldi irekia eskainiko die Enkarterriko herritar guztiei. 2021eko maiatzaren 11n izango da, asteartean, udalerriko kultur aretoan. 18:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da, leku-kopurua bete arte; eta, beraz, ez da aldez aurretik izena eman beharko. Topaketan COVID-19ari dagokionez indarra duten neurri guztiak errespetatuko dira.

Elkartea eta 40 urtetik gorako bere ibilbidea aurkezteaz gain, esperientziak partekatzeko eta bertaratutakoen artean elkarri laguntzeko aukera izango da. Eskualdeko AENdun pertsona baten testigantza entzuteko aukera ere izango da.

Comments are closed.