APNABIren Bizitza Helduak bi programa pilotu jarri ditu martxan erabiltzaileekin sexualitatea lantzeko

APNABI Autismo Bizkaiaren helduaroko arloak bi programa berri jarri ditu abian, sexualitatea eguneko zentroetan (EAZ) lantzeko. Horrekin lortu nahi da EAZ-ak erabiltzen duten pertsonek beren burua ezagutzen, onartzen eta arlo horretan behar bezala hitz egiten ikastea, bai eta haien familiek eta profesionalek haiei laguntzeko ezagutzak eta tresnak eskuratzea ere. Programa bakoitzak erantzun desberdina eskainiko du APNABI erabiltzen duten AEN duten pertsonen behar eta eskaeretarako.

Deustuko EAZ

Apirilaren 28an abiatu da programa Deustuko EAZan. Zentzumenak estimulatzeko, aretoan 12 saio egingo dira, gorputzaren eskema eta plazer/ez-plazer-sentsazioak lantzeko, besteak beste, laguntza behar handiagoa duten AEN duten pertsonekin. Nabarmentzekoa da Janire Rojas, Snoezelen metodologian aditua den gizarte-hezitzailea, APNABIko profesional-taldearekin lankidetzan arituko dela pilotu honetan.

Garamendi EAZ

Ildo beretik, maiatzaren 6an hasiko da programa Garamendiko EAZan. Bertan, 8 saio egingo dira beste gai batzuk jorratzeko, hala nola identitate sexuala, harreman pertsonalak edo IKTen erabilera. Zentroko talde profesionalaz gain, Garamendiko EAZaren proiektuak Guztiok elkartearen laguntza du, Gustora zerbitzuaren bidez, ezgaitasuna duten pertsonei, haren familien eta inguruneari  sexualitatearen inguruan laguntza eskaintzen duen zerbitzua. Sexualitatean eta ezgaitasunean espezializatutako sexologiako profesionalak ditu aholkularitza honek, esku-hartze sozialean eta arlo horretako prestakuntzan esperientzia nabarmena dutenak.

Familiak eta profesionalak

Era berean, esan beharra dago,  zerbitzuak joan den apirilaren 22an prestakuntza-saio bat eskaini ziela zentroak erabiltzen dituzten EAN duten pertsonen familiei. Horren bidez, programan parte hartuko dutenekin zerikusia duten pertsonei oinarriak ezarri eta nozioak eman nahi izan zaizkie. Aldi berean, APNABI bere talde profesionalari prestakuntza ematen ari zaio, Gustoraren lankidetzarekin, sexualitate arduratsuaren garapenean AEN duten pertsonen hobekuntzan eta laguntzan aurrera egiteko.

FEVAS

Cristina García Garcíak, APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko esku-hartzearen buruak, hirugarren sektoreko beste erakunde batzuei on line trebakuntza eskaini zien joan den astelehenean, apirilaren 26an, Plena Inclusión  Euskadiren bitartez, proiektu pilotu horiek aurkezteko.

Comments are closed.