Arratsalde pasa bolatokian

boleraAPNABI Autismo Bizkaiako Familien Laguntzarako Eremuak familia arnasaldi berri bat antolatu zuen Arrigorriagan joan den martxoaren 3an. Arnasaldiak antolatzen dira familiek atseden har dezaten, APNABIko erabiltzaileek jarduerez betetako asteburu batez gozatzen duten bitartean.

Arrigorriagako arnasaldi horretako parte-hartzaileak Barakaldoko Max Center-era joan ziren (Kareaga auzoa, z/g), hau da, elikadura-zerbitzuak, zinemak eta aisialdiko jarduerak eskaintzen dituen merkataritza-gunera, eta bolo-jokoan aritu ziren.

Neska-mutilek eurek proposatu zuten jarduera hori, eta begiraleek den-dena antolatu zuten, aukera izan zezaten jokatzeko. Jende asko joaten da Max Ocio-ra boloetan jokatzera, batez ere larunbat arratsaldetan, eta jendea pilatu egiten da 20 bolo-pistetan, gainera, kontuan hartu behar da baita ere zinema eta jatetxeak ere han bertan daudela. Horregatik begiraleek aldez aurretik deitu zuten pista bat
erreserbatzeko, neska-mutilek aukera izan zezaten jokatzeko.

Behin pista erreserbatu ondoren, larunbatean, furgonetaz abiatu ziren dibertsioz
betetako egun bat igarotzera. Boloetarako oinetakoak jantzi eta boloa aukeratu zuten partida jokatzen hasi baino lehen. Hasieran hesi eta guzti jokatu zuten, baina partidak aurrera egina ahala hesiak kendu zituzten, eta halere hainbat jokalditan bolo guztiak jaurti zituzten, eta erdia-edo besteetan. Tarteka freskagarriren bat ere hartu zuten tabernan.

Arratsalde bikaina igaro zuten beren begiraleekin batera eta ikaragarri disfrutatu zuten hain gustuko duten kirol inklusibo horrekin.

Comments are closed.