Autismo Europak APNABIren praktika on bat aukeratu du berriro bere ‘Afternoon of best practices’ nazioarteko jardunaldirako

Autismo Europak APNABI Autismo Bizkaiaren praktika on bat aukeratu du berriz ere bere jardunaldi birtualerako, «Afternoon of best practices». Horrela, elkarteak bere bi laguntza-esperientzia partekatu ditu nazioarteko ekitaldi honen orain arte egindako bi deialdietan, Europan erreferenteak diren erakundeen artean partekatzeko espazio bat sortzea helburu duena.

Praktika ona hezkuntzan

Azken hitzordu europar hau martxoaren 18an izan da, ostirala, 16:00etatik 18:00etara. Kasu horretan, AENdun ikasleak lehen hezkuntza orokorrean sartzearekin lotutako esperientziak partekatzera bideratuta egon da. Testuinguru horretan, Kepa Mazak, APNABIren Aldamiz ikastetxeko irakasle talde ibiltariaren izenean, “Autismoa duten ikasleak Bizkaiko lehen hezkuntzan: errealitate posible bat” izeneko hitzaldia aurkeztu du, ingelesez.

1982. urteaz geroztik administrazio publikoekin hitzartutako hezkuntza bereziaz gain, Aldamiz ikastetxeak 30 urte baino gehiagoz geroztik zerbitzu espezializatu bat garatzen du, ikastetxe arrunten eskura, AENa duten pertsonen kasuei orientazioa eta jarraipena emateko. Gaur egun 500 ikaslek baino gehiagok osatzen dute programa hori, eta horren gakoak jardunaldian partekatuko dira.

Praktika ona helduaroan

‘Afternoon of best practices’ jardunaldiaren lehen hitzordua urtarrilaren 14an izan zen eta, bertan, APNABI autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen bizitza independenterako bultzadari buruzko esperientziak partekatzeko aukeratu zuten.

Comments are closed.