APNABIk autismoaren ikerketan egindako azken aurrerapenak partekatu ditu Salamancako Unibertsitateko XI. nazioarteko jardunaldi zientifikoetan

APNABI Autismo Bizkaia lantaldeko profesional batzuk desgaitasuna duten pertsonei buruzko XI. nazioarteko ikerketa-jardunaldi zientifikoetan izan dira martxoaren 16, 17 eta 18an, INICO, Salamancako Unibertsitateko Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutuak antolatuta. Aurtengo edizioa “Bizi-kalitatea eta laguntzak: ebidentziaren boterea” izenburupean egin da.

Bertan partekatu dituzte, komunikazio formatuan, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonengan zahartzearen inguruko elkarteak egindako azken azterlanetako batzuk, bai eta AENa duten pertsonen enplegua lortzeko prozesuetako antsietateari eta estresari buruzkoak ere.

Zahartzea eta AEN

Javier G贸mezek, autismoa duten pertsona helduen hainbat etxetako koordinatzaileak, “Zahartzea eta autismoa APNABIn, egungo eta etorkizuneko erronkak” txostena aurkeztu du, ikerketa-taldearen ordezkari gisa. Bertan, 2018an eta 2021ean gaiarekin lotuta egindako azterlanak errepasatuko ditu, baita garatutako ekintzak eta elkarteak etorkizunerako zehazten dituen lan-ildoak ere.

馃攳 2019ko ikerketa eskuragarri dago hemen.

馃攳 2021eko ikerketa eskuragarri dago hemen.

馃摪 Horren inguruko informazio gehiago jaso dezakezu albiste honetan.

Antsietatea eta estresa

Bestalde, Mar铆a Luisa Arenasek, APNABI LANeko lan-laguntzako teknikariak, eta Mar铆a Jes煤s Barandak, elkarteko arlo klinikoko psikologoak, egindako lana partekatuko dute, AENa duten pertsonen antsietatea eta estresa laneratze-prozesuetan aztertuz.

馃攳 Ikerketa hori hemen dago eskuragarri.

馃摪 Horren inguruko informazio gehiago jaso dezakezu esteka honetan.

Comments are closed.