APNABIko sustapen soziolaboraleko arloak, APNABI Lanek, Lanberri 2023-2024 programaren bidez garatu den lan-gaikuntzako ikastaroaren edizio berri bati amaiera emango dio otsailean. Martxoaren 4an hasiko da ikastaro berria, eta uztailean amaituko da. Horrela, 2023-2024 ikasturteko bi zikloak osatuko dira.
Aukera honek erreprografiaren eta produktu grafikoen manipulazioaren lanbide-adarreko prestakuntza eskaintzen du, pertsona horien lan-aktibazioa eta lan-merkatuan sartzea sustatzeko helburuarekin. Bizkaian erroldatuta dauden eta Foru Aldundiaren balorazio zerbitzuak ziurtatutako autismoa duten 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago bereziki. Era berean, langabezian egon eta Lanbiden izena emanda egon behar dute.
Denbora horretan, ikasleek prestakuntza teoriko-praktiko bat egiten dute. Prestakuntza horretan, erreprografiaren adarraren alderdi zehatzak ikasteaz gain, lan-orientazioa jasoko dute, eta berdintasun-alderdiak eta laneratzeko beharrezko tresnak landuko dira. Prestakuntzaren helburua parte-hartzaileek lan-munduan sartzeko beharrezkoak diren trebetasunak garatzea da.
Eskola teorikoak astelehen, asteazken eta ostiraletan emango dira, goizez, 9:00etatik 13:30era, Deustuko Unibertsitatean, eta eskola praktikoak astearte eta ostegunetan, arratsaldez, 15:30etik 19:00etara, APNABI LANeko zentro okupazionalean.
Lanberri
Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailari esker posible da. Lan Berri gazte langabeen enplegagarritasuna sustatzeko programaren bidez garatzen da. Lurralde-erakundeak bizitza duin eta osoa garatzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen enplegua eta lan-gaitasunak bultzatzeko eta sustatzeko duen konpromisoari erantzuten dio