Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak opor-txanda eskainiko du Benidormen (Alacant), Autismo España – IMSERSO 2023-2024 programaren bitartez. 2024ko apirilaren 2tik 7ra egingo da, Poseidon Resort hotelean (3*) (Esperanto kalea, 9, 03503 Benidorm, Alacant).
Txanda honetan 12 plaza daude desgaitasuna duten pertsonentzat eta 6 begiraleentzat. Desgaitasun intelektuala duten eta %33ko minusbaliotasun-maila edo handiagoa duten 16 urtetik gorako pertsonak sartu ahal izango dira, baldin eta 2023ko azaroaren 1etik aurrera IMSERSOk finantzatutako beste bidaietan parte hartu ez badute eta dokumentazioa behar bezala beteta eta epean aurkezten badute.
Bidaiak 190€-ko kostua izango du, gutxi gorabehera (garraioa, mantenua, ostatua, asegurua eta koordinazioa barne), baina familia ugariko kide izateagatik edo Bizikidetzako Unitate Ekonomiko bateko kide izateagatik deskontuak jasotzeko aukera dago, baldin eta Pentsio ez-kontributiboaren diru-sarrera bera edo txikiagoak baditu.
Eskaerak
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 6an, asteazkena, amaituko da. Horiek APNABIren bulego nagusietan entregatu beharko dira (Sabino Arana, 69. Bilbo). Fitxak parte-hartzaileak bete eta sinatu beharko ditu, ezgaituta dagoenean izan ezik; kasu horretan, aitak, amak edo legezko tutoreak sinatu beharko du.
Ondoren, eta onartuz gero bakarrik, IMSERSOk eskatutako dokumentazio osagarri hau aurkeztuko dute:
- NANaren fotokopia (eta, hala badagokio, legezko ordezkariarena).
- Minusbaliotasun-ziurtagiriaren fotokopia.
Hautaketa prozesuari buruzko informazio gehiago lor daiteke APNABIren 94 447 14 17 telefonoan.
Hautatzeko irizpideak
Plaza-kopurua mugatua denez, IMSERSOk eta Inklusio Osoak baremazio-irizpide hauek ezarri dituzte:
- Desgaitasun handieneko egoera eta horri lotutako patologiak (%20)
- Maila sozioekonomikoa (%15)
- Familia ugaria (%10)
- Aurreko deialdietara joan ez izana (%30)
- Familia-atsedenaren beharra (%10)
- Beste batzuk: taldearekiko bateragarritasuna (%15)
Puntuetan berdinketa gertatuz gero, taldearekiko bateragarritasunean lortutako puntuaziorik handiena nagusituko da.
Beste informazio garrantzitsu bat
Pertsona bakoitzak IMSERSOk finantzatutako bidaia bakarra jaso ahal izango du 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean, antolatzen duen erakundea eta garatzen duen programa (termalismoa eta oporrak) edozein direla ere. Plazak esleitzetik kanpo geratuko dira fitxak osatu gabe dituzten eskabideak, eskatutako dokumentazioa aurkezten ez dutenak edo epez kanpo aurkezten direnak.