Bizkaiak konpromisoa hartu du desgaitasun intelektuala duten pertsonen laguntzaileei garraio publikoan ordaintzetik salbuesteko

APNABI Autismo Bizkaiak hainbat urte daramatza lurraldeko garraio publikoan desgaitasun intelektuala duten pertsonen laguntzaileentzako garraio publikoaren titulua ordaintzetik salbuesteko eskatzen Bizkaiko Foru Aldundiaren eta garraioko erakunde operadoreen aurrean. Elkarteko hainbat familiarekin eta sektoreko beste erakunde batzuekin elkarlanean egin du hori. Horregatik, konpromiso hori hartzea aurrerapauso garrantzitsutzat jotzen du erakundeak.

Akordioa

Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez erabaki dute neurri hori, azaroaren 17ko osoko bilkuran. Azkenik, eztabaidaren ondoren onartutako testuak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio behar diren mekanismoak ezar ditzala garraio publikoko operadoreek jakin dezaten zein pertsonak duten %45eko edo gehiagoko desgaitasuna, 2101, 2102, 2103, 2105 eta 2106 muga-kodeekin, %45eko edo gehiagoko desgaitasuna eta mendetasun-maila aitortua duten CIE10/OMS-2001 txostenaren arabera, pertsona berberek hala eskatu ondoren.

Akordioari buruzko informazio gehiago Europa Pressek argitaratutako eta esteka honetan eskuragarri dagoen berrian lor daiteke.

Esperientziak

Begoña Alvarezek, AENa duten APNABIko bi gazteren amak, elkarrizketa eskaini du ostegun honetan, azaroaren 18an, El Correo egunkarian. Artikulua esteka honetan kontsulta daiteke.

Comments are closed.