Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, ONCEren topaketa batean parte hartuko du APNABIk

Datorren ostegunean, abenduak 3, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, ONCE erakundeak topaketa birtual bat egingo du asteazkenean, hilak 2, “Pertsona ezgaituak edo ingurune ezgaituak” izenburupean, eta APNABI Autismo Bizkaiak hartuko du parte.

👉 Hitzordua, doakoa, abenduaren 2an izango da, 18:00etatik aurrera, Zoom aplikazioaren bidez. Parte hartzeko, esteka honi jarraitu behar zaio: https://once.zoom.us/j/99133438072

Mahai-ingurua izango da, eta bizipen anitzetako lau hizlarik hartuko dute parte. APNABIren aldetik, Mikel Álvarezek hartuko du parte, zuzenbidean lizentziatutako AEN dun gazteak. Bizkaiko Foru Aldundirako oposizioak prestatzeko izan duen esperientzia azalduko du. Horrez gain, Inaxio Nievak ere hartuko du parte -57energy izenarekin ere ezaguna da. Garuneko paralisia du eta Haszten elkartearen izenean jardungo du, kirolaren bidez gizarteratzea sustatzen duen Bizkaiko elkartearen izenean.

Bestalde, Axel Belategiren testigantzaz ere gozatu ahal izango da; ONCEko kide da eta Down sindromea du, Decathlon-en lan egiten du eta boluntario-lanak egiten ditu; Juan Carlos Sola izango da azken hizlaria, FeKoor Bizkaiko ezgaitasun fisiko eta/edo organikoa duten pertsonen elkarteko zuzendaria da.

Comments are closed.