Ekintzailetza-tailer bat emango du Plena Inclusionek, ezgaitasuna duten pertsonen senideei zuzenduta

Plena Inclusionek ekintzailetza-tailer bat antolatu du ekainaren 30erako (asteazkena). Saioa 17:00etan hasi eta 18:30ean bukatuko da, eta adimen-ezgaitasuna edo garapen-ezgaitasuna duten pertsonen familiei zuzenduta dago bereziki. Bertan, laguntzadun ekintzailetza hurbilduko da, beren seme-alabak lanean txertatzeko aukera interesgarri gisa.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, hemen klik eginda eskura duten inprimakia beteta. APNABI Lanek, APNABIren gizarte- eta lan-arloak, interesa duten erakundearekin elkartutako familiak parte hartzera animatzen ditu.

Era berean, azpimarratu behar da APNABI Lanek laguntzadun ekintzailetza sustatzen duela Bizkaian, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonak laneratzeko beste modu bat bezala. Lehen esperientzia 2019an sortu zen, prestakuntza baten eta ekintzailetzako talde-proiektu baten bidez. 2020an, APNABI Lan estatu mailako prestakuntza- eta lankidetza-proiektu batean sartu zen, Plena Inclusión buru zuela (EMCA). Gaur egun, 3 pertsonak laguntzen dituzte ekintzailetza proiektuetan. APNABI Lanek eskaintzen dituen aukerei buruzko informazio gehiago eska daiteke lan@apnabi.org helbidera idatziz.

Comments are closed.