Fair Saturday: APNABIren aldeko kontzertuak Bilbon eta Sodupen

Datorren azaroaren 30ean, larunbatean, Fair Saturday kultur mugimenduaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, antolatzaileek APNABI Autismo Bizkaia aukeratu dute Bilbon eta Sodupen egingo diren ekitaldi musikaletan bildutako diruaren onuradun izateko. Bi ekitaldi horietan bildutako dirua APNABIk garatzen dituen proiektuak finantzatzeko erabiliko da.

Lehen kontzertua, Rock ‘N Choir, Bizkaia Aretoan izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) paraninfoan. Rock ‘N Choir duela hamar urte sortu zen Londresen eta garai guztietako rocka eta abesbatza-musika uztartzen ditu. Euskal talde ezagunetako hainbat artistak (Fito y los Fitipaldi, EH Sukarra eta beste hainbatek) osatuko dute ikuskizuneko banda, eta alboan izango dute ahots musika garaikideak Euskadin izan duen adierazle garrantzitsuenetako bat: soilik emakumez osatutako Basauriko Zirzira Ahots Taldea, 2012an sortua.

Sarrerak (10 euro) salgai daude esteka honetan: https://www.eventbrite.es/e/entradas-rock-n-choir-fair-saturday-apnabi-75070109719

Mendi Ona Abeslariak abesbatzaren kontzertua Sodupen
Fair Saturday ekitaldiaren baitan APNABIren alde egingo den bigarren ekintza Sodupeko Mendi Ona Abeslariak abesbatzaren kontzertua izango da, Enkarterrietako herrian bertan egingo dena San Bizente Martiriaren parrokian.

Ahots mistoz osatutako talde hori 2000. urtean sortu zen eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioko kide da harrezkero. Idoia Terreros Villanueva da abesbatzaren zuzendaria. Talde honek hainbat kultur ekitalditan parte hartzen du, besteak beste Begoñako Basilikak antolatzen duen Bizkaiko Abesbatzen Astean.

Sarrera dohainik izango da (borondatea eman daiteke).

Inpaktu soziala duen kultur mugimendu globala
Fair Saturday inpaktu soziala duen kultur mugimendu global bat da eta azaroko azken larunbatean egiten da black Friday izeneko ostiralaren biharamunean. Mugimenduak berak adierazi duenez, gaur egungo ingurune globalean ziurgabetasuna da nagusi eta horregatik, funtsezkoa da nabarmentzea kultura eta ahulenekiko enpatia soziala direla etorkizun hobea lortzeko oinarrizko zutabeak. Testuinguru horretan, munduko toki desberdinetako artista eta kultur erakundeek bat egiten dute, beren emanaldien bitartez eurek aukeratutako proiektu sozial bati laguntzeko.

Rock ‘N Choir
Larunbata, 2019ko azaroaren 30a
20:00etan
Bizkaia Aretoa (UPV/EHU)
Abandoibarra etorbidea, 3 – BILBO

Mendi Ona Abeslariak abesbatzaren kontzertua
Larunbata, 2019ko azaroaren 30a
19:30ean
San Bizente Martiriaren parrokia
Independentzia plaza

Comments are closed.