GaituzSport-ekin elkarlanean arituz, APNABIk indartu du bizimodu osasungarrira bideratutako aisialdi-ereduaren alde egindako apustua

APNABI Autismo Bizkaia GaituzSport enpresarekin elkarlanean hasi da, Portugaleten eta Barakaldon autismoaren espektroaren nahasteren bat (AEN) duen pertsona bakoitzari egokitutako kirol-jarduerak eskaintzeko. Entitatearekin egin den lehen bilerari esker, pertsonen parte-hartzea eta gozamena erraztuko duen lankidetza planifikatzeko eskaintzen dituzten dinamikak ezagutu ahal izan dira.

Lankidetza hori APNABIren Aisisa eta Denbora Libreko arlotik sortu da. Horrek sarean lan egiten du inguruko beste erakunde batzuekin, kirol-erantzunak eta erantzun inklusiboak sortzeko, bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzearen aldeko apustuaren barruan.

 

 

Comments are closed.