Hirugarren sektoreko Bizkaiko elkarteak APNABIren egoitzan bildu dira boluntariotzaren erronkak aztertzeko

APNABI Autismo Bizkaiaren bulego nagusiak (Sabino Arana, 69) izan dira martxoaren 10ean, asteartean, Boluntako boluntario-elkarteen 2020 Foroaren 2. topaketaren egoitza. Hala, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko erakundeetako 20 arduradun baino gehiagoren anfitrioia izan da elkartea. Horiek aldian-aldian biltzen dira esperientziak eta estrategiak partekatzeko eta boluntarioen esparrua indartzeko ahaleginak bateratzeko.

Topaketa 

Parte-hartzaileek hainbat gai komun jorratu zituzten goizean: boluntarioentzako hurrengo topaketa, maiatzean egitekoa dena; foro horri izen ikusgarria emateko proposamena; erakunde parte-hartzaileen komunikazio-estrategia; eta aurtengo gai nagusia: Nola egokitu gure boluntarioen beharretara?.

Lan egin ondoren, APNABIren instalazio berriak ezagutzeko aukera izan zuten, baita Autismoaren Espektroko Nahasmenak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko elkarteak dituen lan-dinamikak ere. Era berean, mokadua hartu zuten, erakundeen arteko elkarrizketa eta truke informala bultzatzeko.

Urtean zehar egiten diren 6 topaketaren bidez garatzen da foro hori, eta erakundeetan boluntarioen ardura duten pertsonei laguntzeko lan- eta kontraste-gunea izan nahi du. Duela bi urtetik, erakunde parte-hartzaileen egoitzetan egiten dira topaketa horiek.

Erakundeak

APNABIz gain, topaketan hurrengoek parte hartu zuten: Futubide Fundación TutelarGorabideAsociación Gaude, Cáritas Bizkaia, Amesten Elkartea, Aspanovas Bizkaia – Asociación de padres de niños con cáncer, Fundación Etorkintza Elkargoa, AECC Bizkaia, CEAR-Euskadi, Fundación social Ignacio Ellacuría, Avifes Alcer Bizkaia (Bilbao)Intered Euskal HerriaFundación Gizakia,Proyecto Fundación Fidias.

Comments are closed.