IMSERSO – Plena Inclusión España programaren turismo jarduerak

APNABI Autismo Bizkaiak astebeteko oporraldia antolatu du Saloun (Tarragona), datorren apirilaren 14tik 20ra, Plena Inclusión-IMSERSO programaren barnean. 15 plaza daude ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta sei begiraleentzat. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 28an amaituko da.

IMSERSO-Plena Inclusión opor-programaren helburu nagusia da ahalik eta inklusio pertsonal eta sozial handiena lortzea, jarduerak eginez, eta horretarako aisialdi eta kultur ondasunen erabilera erraztuz. Asmoa da baita ere atsedena ematea ezgaitasuna duten pertsonen kargu hartzen duten familiei.

Bidaia horretara joan daitezke adimen ezgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonak, baldin eta %33ko ezgaitasun gradua edo handiagoa badute. Ekimenean parte hartzeko baldintzetako bat da IMSERSOk finantzatutako beste ezein bidaiatara ez joan izana 2019ko ekainaz geroztik.

Egonaldia Santa Mónica (3*) hotelean izango da (Carrer de Falset kalea, 1- 43840, Salou-Tarragona) (Webgunea: www.hotelsantamonicaplayasalou.com/ – Telf.: 97 738 15 00). Bidaian parte hartzeko 178,50 euroko kuota ordaindu beharko da. Kuota horrek bere baitan hartzen ditu garraioa, mantenua, ostatua, asegurua eta koordinazio-zerbitzua. Badaude familia ugariagatiko deskontuak, eta baita ere pentsio ez-kontributiboaren adinako edo gutxiagoko diru-sarrerak dituzten Bizikidetzako Unitate Ekonomiko batean bizitzeagatiko deskontuak.

Balorazio irizpideak

Plaza kopurua mugatua denez, IMSERSOk eta Plena Inclusión-ek balorazio irizpideak ezarri dituzte, baremo hauen arabera. Puntu-berdinketa gertatuz gero, taldearekiko bateragarritasunaren irizpidean puntu gehien lortu dituena gailenduko da.

  • Ezgaitasun egoera handiagoa (eta ezgaitasunarekin lotuta patologiak): % 20
  • Maila sozioekonomikoa: % 15
  • Familia ugaria: % 10
  • Aurreko deialdietan parte hartu ez izana: % 30
  • Familiaren atseden beharra: % 10
  • Beste batzuk: % 15

Entregatu beharreko dokumentazioa

Eskaerak APNABI Autismo Bizkaian entregatu behar dira (Sabino Arana, 69. Bilbo). Eskaera fitxa indibiduala [deskargatu hemen] behar bezala beteta aurkeztu beharko da, eta parte hartuko duen pertsonak sinatuta (ezin badu, bere gurasoek edo tutoreek sinatu beharko dute). Ondoren, eta eskaera onartuz gero, dokumentazio gehigarri hau aurkeztu beharko da, IMSERSOk hala eskatuta:

  • NORTASUN AGIRIAREN FOTOKOPIA (eta hala badagokio, lege ordezkariarena).
  • Ezgaitasun ziurtagiriaren fotokopia.

Izena emateko prozesuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko aukera dago 94 447 14 17 telefonora deituta.

Garrantzitsua

Pertsona batek IMSERSOk finantzatutako bidaia bakar batean parte har dezake (2019ko ekainaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra), edozein dela ere bidaiaren erakunde antolatzailea eta programa (termak eta oporrak). Ez dira plazen esleipen prozesuan sartuko osatu gabeko fitxak dituzten eskaerak, eskatutako agiri guztiak aurkeztu ez dituztenak, edo epez kanpo entregatutakoak. Eskaera-fitxa sinatzen duten pertsonen erantzukizuna da bertan jasotako datuak egiazkoak izatea.

Comments are closed.