IMSERSO – Autismo España programaren turismo jarduerak

APNABI Autismo Bizkaiak opor aste bat antolatu du Torremolinosen (Malaga), datorren apirilaren 14tik 20ra, Autismo España-IMSERSO programaren barnean. 15 plaza daude ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta 6 begiraleentzat. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

IMSERSO-Autismo España opor-programaren helburu nagusia da ahalik eta inklusio pertsonal eta sozial handiena lortzea, jarduerak eginez, eta horretarako aisialdi eta kultur ondasunen erabilera erraztuz. Asmoa da baita ere atsedena ematea ezgaitasuna duten pertsonen kargu hartzen duten familiei.

Bidaia horretara joan daitezke adimen ezgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonak, baldin eta %33ko ezgaitasun gradua edo handiagoa badute. Ekimenean parte hartzeko baldintzetako bat da IMSERSOk finantzatutako beste ezein bidaiatara ez joan izana 2019ko ekainaz geroztik.

Rock Flamingo hotelean hartuko dute ostatu (Av. Isabel Manoja, 9, 29620 Torremolinos, Málaga). (Webgunea: https://www.roc-hotels.com – Telf.: 977 38 15 00). Parte-hartzaileek 400 euroko kuota ordaindu beharko dute gutxi gorabehera. Kuota zehatza uztailera arte ez da jakingo. Kopuru horrek bere baitan hartzen ditu garraioa, mantenua, ostatua, asegurua eta koordinazio-zerbitzua. Badaude familia ugariagatiko deskontuak, eta baita ere pentsio ez-kontributiboaren adinako edo gutxiagoko diru-sarrerak dituzten Bizikidetzako Unitate Ekonomiko batean bizitzeagatiko deskontuak.

Entregatu beharreko dokumentazioa

Eskaerak APNABI Autismo Bizkaian entregatu behar dira: Sabino Arana kalea 69, 48012 Bilbo. Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera fitxa indibiduala [deskargatu hemen], behar bezala beteta eta parte hartuko duen pertsonak sinatuta (ezin badu, bere gurasoek edo tutoreek sinatu beharko dute).

Ondoren, eta eskaera onartuz gero, dokumentazio gehigarri hau aurkeztu beharko da, IMSERSOk hala eskatuta:

  • NORTASUN AGIRIAREN FOTOKOPIA (eta hala badagokio, lege ordezkariarena).
  • Ezgaitasun ziurtagiriaren fotokopia.

Izen emateari buruzko informazio gehiago eskatzeko aukera dago 944 471 417 telefono zenbakira deituta.

Garrantzitsua

Pertsona batek IMSERSOk finantzatutako bidaia bakar batean parte har dezake (2019ko ekainaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra), edozein dela ere bidaiaren erakunde antolatzailea eta programa (termak eta oporrak). Ez dira plazen esleipen prozesuan sartuko osatu gabeko fitxak dituzten eskaerak, eskatutako agiri guztiak aurkeztu ez dituztenak, edo epez kanpo entregatutakoak. Eskaera-fitxa sinatzen duten pertsonen erantzukizuna da bertan jasotako datuak egiazkoak izatea.

 

Comments are closed.