Asperger sindromeari buruzko mitoak aztertuko ditu APNABIk jardunaldi batean eta dagoeneko izen ematea zabalik dago

Otsailaren 18an Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, aurten ere APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi tekniko eta dibulgaziokoa egingo du. “Asperger sindromea: mitotik errealitatera” izenburupean, Asperger duten pertsonek beren eskubideak erabiltzeko dituzten zailtasunei buruz hitz egingo da, izan ere, sarritan, gizartearentzat beren nahastea ez da ikusten eta ez dute ezintasunaren inolako diagnostiko edo baloraziorik.

Hitzordua otsailaren 18an (asteartea) izango da, 17:30etik aurrera, UPV-EHUko Bizkaia Aretoan. Hitzaldi nagusia Sandra García Gutiérrezen eskutik izango da, Autismo Burgosko gizarte trebetasunetan, kalitatean, aholkularitzan, orientazioan eta bitartekaritzan esku hartzeko arduraduna. Hitzaldian, Asperger sindromearen historia eta kontzeptualizazioa aztertuko ditu, baita gaur egungo mendekotasun- eta interbentzio-eremuak ere. Etorkizuneko erronkak eta helmuga berriak ere azalduko ditu Garcíak.

Azkenik, mahai-ingurua egingo da, zeinetan Asperger sindromea duten pertsonek eta APNABIko hainbat profesionalek haien esperientzien berri emango duten. Parte hartu nahi dutenek helbide honetan eman dezakete izena: www.apnabi.eus/asperger2020. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 475 57 04 telefono-zenbakira 9:00etatik 17:00etara.

Comments are closed.