Iraila iritsita, APNABI bere ohiko dinamiketan murgilduko da berriro

Apnabi Autismo Bizkaiak udako jardueren zapore onarekin ekin dio ikasturte berriari.


馃摳 Esteka honetan, 2021eko udako jardueren argazki-albuma ikus dezakezu.


Iraila iritsi da eta elkarteak bere errutinari eta ohiko jarduerei ekingo die berriro, eta datozen hilabeteetako dinamikak planifikatuko ditu, AENdun pertsonei eta haien familiei laguntzen jarraitzeko.


APNABI Lan zentro okupazionala, eguneko arretarako zentroen sarea (EAZ), kontsulten arloa eta APNABI Lan errutinara itzuli dira. Bestalde, Aldamiz ikastetxea hilaren 8an irekiko dute oporren ondoren, eta aisialdiko jarduerak eta familiei laguntzeko jarduerak hilaren bigarren hamabostaldian hasiko dira.


Erakundeak COVID-19aren aurkako prebentzio-arloan indarrean dauden neurriak errespetatzen jarraitzen du bere jarduera guztietan eta eguneroko lanaren garapenean.

Comments are closed.