Jarduera freskagarriak

Familien Laguntzarako Eremuak jarduera berri eta dibertigarri bat antolatu du; hala, urrian, famili arnasaldietan parte hartzen duten APNABI Autismo Bizkaiako erabiltzaileak lehenengoz joan dira Kabiezesko spa eta igerilekuetara.

Atseginez jakinarazten dizuegu zuen seme-alabek izugarri disfrutatzen dutela horrelako irteeretan. Bakoitzak bere erara gozatzen du igerilekuan; batzuek luze batzuk egiten dituzten bitartean, beste batzuek nahiago dute igerileku txikian jolastu, baina, funtsean, denak dibertitzen dira eta bustialdi bat hartzen dute.

Span, berriz, erlaxatu egiten dira eta spako zirkuitua egin ondoren, indarberrituta irteten dira.

Eskerrik asko familia guztioi guregan jarritako konfiantzagatik. Espero dugu jarduera berriak eskaintzen jarraitzea, zuen seme-alabek asteburu atsegin eta entretenigarriak igaro ditzaten.

Comments are closed.