Piano bat eman digute

Joan den urriaren 24an Algortako Maite Gómez APNABI Autismo Bizkaiarekin jarri zen harremanetan piano bat eman nahi zigulako. Maitek berak esan zigun asmoa zuela saltzeko, baina bururatu zitzaion ideia ona izango zela dohaintzan ematea.

Erabaki zuen musikarekin eta umeekin lan egiten duen elkarteren bati ematea, pentsatu zuelako han ondo zainduko dutela eta kausa on baterako erabiliko dutela.

Hainbat elkarte aztertu ondoren, eta alabaren laguntzaz, Apnabi aurkitu zuen eta gurekin harremanetan jarri zen.

Urriaren 31n eman zigun pianoa eta Garamendiko Eguneko Arreta Eremura eraman genuen, non pertsona batzuk musika-talde bat prestatzen ari diren. Hala, aukera izango dute beren jardueretarako erabiltzeko.

APNABI Autismo Bizkaiatik eta Garamendi EAZtik eskerrak eman nahi dizkiogu Maiteri opariagatik.

Comments are closed.